Bakterio iraultzaileak


Izaki bizidunengan mutazioak era askotakoak izaten dira; batzuk mesedegarriak eta beste batzuk kaltegarriak. Escherichia coli bakterioak izaten dituen mutazioetan, kaltegarriak izateko probabilitatea mesedegarriak izatekoa baino 10.000 aldiz handiagoa da. Horregatik mutazio gutxi izateko modua egiten du. Hala ere, mikroorganismo horietako % 1 inguru “mutatzaileak” dira, hau da, mutazio-tasa handiegia dute.

Hauek dira, hain zuzen, bakterioak genetikoki iraultzen dituztenak. Bakterioak eboluzionatzeko duen aukera bakarra mutazioa da eta % 1 hori da arrisku guztiak bere gain hartzen dituena. Bakterio gutxi horiei esker egoki daiteke taldea ingurugiroen aldaketetara. Nolabait esan, berritzaile genetikoak dira horiek.

Parisko Unibertsitatean Miroslav Radman eta François Taddei biologoek ordenadorean simulazioak egin dituzte eta ondorio honetara heldu dira: mutazio-tasa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta azkarrago lortzen da mutazio mesedegarria.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.