Felido bakoitzak bere habitatean hobekien kamuflatzen duen jantzia daramala berretsi dute Bristol Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Interneteko bilatzaileen bidez lortutako irudiak eta basa-animalien irudiak biltzen dituzten webguneetatik hartutakoak erabili zituzten ikerketa egiteko. Felido bakoitzaren orbanen tamaina, forma eta norabidea haien habitatarekin, harrapakinen tamainarekin eta ehiza-garaiarekin alderatu zituzten. Lortutako emaitza, esandakoa: zein habitatetan bizi diren, halako orbanak dituzte. Hala, malutak dituztenak oihanetan bizi dira; zerrenda-itxurako orbanak dituztenak, tigrea, kasu, belar altuen artean ibiltzen dira, eta markarik gabekoak, hala nola lehoiak, eremu irekietan.