Azaleko minbiziaren edo melanomaren kontrako sendabide garestien beharrik ez dagoela jakin dugu aste honetan. Orain arteko datuak baieztatzekotan, urkiaren azala melanomaren kontrako biderik eraginkorrena izango da etorkizunean, Nature Medicine aldizkarian argitara eman duten ikerketaren arabera.
Ez da albiste hori plazaratzen den lehen aldia, baina oraingoan urtetako emaitzak bildu dituzte baieztapen horretara iristeko. Hemengo urkiaren azalaz eta Afrikan hazten den beste zenbait urkirenaz baliatuz, melanomaren hazkundea gerarazten duen substantzia lortu da.