Azaleko minbizia detektatzeko teknika

Azaleko minbiziaren diagnosia errazteko teknika berria garatu dute fisikari batzuek Erresuma Batuan.

Azaleko minbiziaren diagnosia errazteko teknika berria garatu dute fisikari batzuek Erresuma Batuan. Minbizien % 85 azalean garatzen da. Askotan, ordea, zaila izaten da detektatzea, eta, gainera, azaleko ehuna kendu behar da aztertzeko. Teknika berriari esker, ez da horrelakorik beharko.

Terahertzetako erradiazioa erabiliz, azalaren ur-edukia neur daiteke. Minbiziak jota dagoen ehunak ehun osasuntsuak baino ur gehiago duenez, posible izango da teknika horren bitartez melanomak detektatzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila