Automobil hegalaria


Autoilaren gainetik hegaz egiten duen automobilarekin amets egiten al duzu? Pentsa ezazu zure automobilak helikopteroa legez aireratu ondoren, hegazkina bailitzan, horizontalki 600 km/h-ko abiadura hartzen duela. Automobil hegalari hau, zientzi fikzioko idazleek 2.000. urtean kokatzen zutena, jada ez da ametsa. Uztaila-amaieran Kalifornian, Estatu Batuetako Moller International enpresak, 9.000 metro baino altitude handiagoetara lau pertsona eramateko gai den "zeruko automobilaren" (ingelesez Skycar) prototipoa probatu du.

Ehun kilometroko 15 litro (gutxi inola ere) kontsumitzen eta 1.400 kilometroko autonomia duen gailu honek, hegalari izenaz bataiatuak, Donostiatik Napolirainoko distantzia bi ordu eta erdian beteko luke. Oraingo prototipoa oraindik oso garestia da (6 milioi libera, 150 milioi pezeta, 900.000 euro inguru).

Hala eta guztiz ere Moller Internationalek bukaerako prezioa 12,5 milioi pezetakoa (500.000 libera, 7.500 euro ingurukoa) izango dela uste du. Azken finean, ametsezko automobilaren prezioa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila