Auto-ilarak saihesteko bidea

Automobilean gero eta aparatu gehiago ari dira ipintzen. “Visionauta” izenekoa da Frantzian erabiltzen hasi diren horietako bat eta bere eginkizuna automobilean doanari bide motzenak eta oztoporik gutxienekoak erakustea da.

Horretarako zerbitzu pribatu batek zerbitzu publikoetatik errepideei buruzko informazio guztia jasotzen du eta uhinen bidez “Visionauta” duen automobileraino bidaltzen du. Automobil-gidaria, beraz, uneoro bere ibilbideaz informatuta dago.

Beste zenbait eredu ez bezala, aparatu hau automobil batetik bestera eraman daiteke. Bere prezioa 75.000 pta.koa (3.000 liberakoa) da eta oraingoz Paris inguruan baino ezin daiteke erabil, hilero 9.000 pta.ko (120 liberako) kuota ordainduta. Datorren urtean zerbitzu hau Frantziako beste hiri nagusietara zabalduko da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila