Auto elektriko erosoak

Kaliforniako AeroVironment etxeak auto elektrikoak kargatzeko sistema azkarragoa sortu du. Orain arte auto elektrikoek zuten desabantaila handiena autoa kargatzeko behar izaten den denbora izan da, 8 ordu inguru batez beste. Sistema adimendun berri honi esker autoak ordu-erdian karga daitezke eta, beraz, aurrerakada handia da auto elektrikoen garapenean.

Sistema honek korronte elektrikoa bateriaren tenperaturaren arabera erregulatzen du, kargatze-prozesua ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Bateriaren tenperatura kontrolatzeko txip bat eramango du autoak. Sistema hau Hawaii irletako Oahu hirian frogatuko da lehenik, kalean ibiliko diren 40 auto elektrikoetan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila