Australian orain arte ezagutzen ez zen trufa-genero bat aurkitu dute: Amarrendia. Amanita phaloides pozoitsuaren familia berekoa da, kolore zurikoa eta puxtarrien neurrikoa. Zientzialarien esanean, aurkikuntzak garrantzi handia du, Australiaren aberastasunaren beste adibide bat baita trufa hori; izan ere, 90 trufa-genero eta 300 espezie baino gehiago ikusi dira bertan. Gainera, genero horien % 35 eta espezieen % 95 ez daude beste inon.
Trufak ezinbestekoak dira Australiako ekosisteman. Eukaliptoentzat eta beste zuhaitz-espezie batzuentzat beharrezkoak dira, lurzoruaren egituran eta osasunean eragin zuzena baitute. Bestetik, martsupialioek oso gustuko dituzte, eta, horri esker, esporak zabaltzen laguntzen dute.