Aurrerapenak oftalmologian

Bartzelonan ospatu berri da oftalmologiari buruzko nazioarteko II. ikastaroa, bertan munduko oftalmologorik ospetsuenek parte hartu dutelarik.

Landutako gaien artean honako hauek azpimarratu behar ditugu: begilausorako kirurgi teknika berriak, bitrektomia diabetikoa, glaukoma tratatzeko metodo bernak, kornea infekzioak eta kornea-transplanteak.

Hala ere, kirurgia errefraktiboaren barruan Laser Excimer bidez tratatutako miopiaren kirurgia dugu aipagarri. Arlo honetan, Pita Salorio irakasleak 1991. urtean Bartzelonan aipatu teknikaz baliatuta egindako ebaketen berri eman zuen.

Orain arte mundu osoan 7.000 miope tratatu dira Laser Excimer deituriko teknikaz. Teknika honen bidez ebakia jasan duen gaixoak ez du minik izaten eta ez du anestesia beharrik. Gainera kasu guztietan hobetu da dioptri maila. Batez ere, 6-7 edo dioptria gutxiagoko kasuetan % 95 dioptria ezabatzen dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila