Aurki telefonoetako birusak izango dira

Orain arte birus informatikoek kezkatu gaituzte, baina hemendik aurrera telefono mugikorren bidez ere zabalduko omen dira birusak. Hori dio, behintzat, birusetan espezialista den David Chess IBM etxeko langileak. Gaur egun ditugun telefono mugikorrak birusetatik salbu daude, baina ez etorkizunekoak. Laster prest egongo diren telefono mugikorrek, esaterako, posta elektronikoz jasotako telefono zenbakia zuzen-zuzenean markatu ahal izango dute. Baina abantailak ez ezik, eragozpenak ere izango dituzte, birusekiko sentiberak izango baitira. Gainera, telefono mugikorren arteko loturak estuak direnez, birusak oso azkar zabalduko lirateke eta kalte handiak sortuko lituzkete.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila