AFM, Atomic force microscope, atomoen tamainako zehaztasuna duten bi mikroskopioetako bat da (bestea tunel-efektuko mikroskopioa da). Atomoak banaka ikusteko balio du, baina ez ikusitakoak zer atomo mota diren identifikatzeko. Hori aldatzeko bidean da, ordea; nazioarteko fisikari-talde batek egin du lehen urratsa. Behatu nahi den materialaren oinarrizko konposizioa ezagututa, atomoak banaka identifikatzen dituen AFM bat garatu dute, eta, tresna horrek aukera ematen du materialaren osagaien proportzioak neurtzeko.