Atomo bakarrarentzako kutxa

Estatu Batuetako Oak Ridge Laborategi Nazionalean europio atomoa giro-tenperaturan isolatzea lortu dute. Atomo isolatuak harrapatzeko oso-oso tenperatura baxuetan lan egin beharra zegoen edo, bestela, masa-espektrometro oso zehatzen bidez gas-egoeran zeudela isolatu.

Oak Ridge-n europio atomoa harrapatzeko nanokristalez osatutako kutxatxoak erabili dituzte. Saiakuntza giro-tenperaturan egin da eta atomoa ohiko mikroskopioekin azter daiteke. Bestalde, kutxan harrapatutako atomoak propietate optiko interesgarriak dituela eta nanoteknologian erabilgarria izan daitekeela ere behatu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila