Atmosfera ikertzeko eredu matematiko sinpleagoak

Izotz-partikulak sortzeko garrantzia duten bi elementuak tenperatura eta hezetasun erlatiboa dira. Ur-soluzioaren osagaiek, aldiz, ez dute eraginik. Frogaketa horrek eragina izanen du atmosfera aztertzeko egiten diren zenbakizko ereduetan, aurrerantzean bi elementu bakarrik hartuko baitira kontuan. Horrela, askoz ere errazagoa izanen da Antartikoko ozonoa gutxitzeari, desnitrifikazioari eta beste hainbat gairi buruzko ikerketak aurrera eramatea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila