Aspirina baino hobea

Aspirinak ehun urte daramatza merkatuan eta hainbat min eta ondoezen aurka erabili dugu. Sendagai salduenak eta maiteenak ordea, kalteak ere sortzen dizkigu. Lehen urratsak ematea kosta bazaie ere, kalte horiek guztiak ezabatuko dituen sendagaia 2000. urterako prest izango dela iragarri dute adituek.

Antiinflamatorioa da aspirina eta batik bat erreumaren aurka erabili da ehun urte luzez. Poliartritis eta artritisa pairatzen dutenek ere ondo ezaguna dute aspirina. Sukarra, buruko mina edota hagineko mina gonbidatu ditugunean ere, laster irensten dugu aspirina.

Ezin izan ordea, sendagai miragarria. Aspirinak edo antzeko antiinflamatorioek kalteak ere eragiten dituzte. Batez ere urdaileko disfuntzioak sortzen ditu, ultzerak barne. Zenbait gaixok hemorragiak ere izaten ditu; aspirinak plaketen lana oztopatu egiten baitu. Giltzurrunak eta nerbio-sistema ere kaltetzen ditu aspirinak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila