Asma-krisi larrietan oxigenoa eman behar zaio gaixoari

Londresko ikertzaile-talde baten arabera, asma-krisi larria duten gaixoei, beste ezer baino lehen, oxigenoa eman behar zaie. Izan ere, krisia izaten dutenean, hipoxemia gertatzen da, hau da, ehunetara odol gutxi heltzen da, eta, ondorioz, gaixo asko hil egiten dira. Askotan, gainera, oxigeno hutsa beharrean airea ematen zaie gaixoei, eta, ikertzaileen esanean, horrek hipoxemia areagotu egin lezake.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila