Asiako bigarren aintzira handiena lehortzen

Balkhash izeneko aintzira Kazakhstanen dago, eta, Nazio Batuen arabera, lehortzeko zorian egon daiteke; diotenez, neurriak azkar hartzen ez badira, Aral itsasoaren patu berari jarraituko dio.

(Argazkia: NASA).

Aintzira geroz eta ur gutxiago jasotzen duelako ari da lehortzen. Aral itsasoaren kasuan bezala, aintzira elikatzen duten ibaiak beste estatu batzuetatik pasatzen dira, eta, hori dela eta, arazoari aurre egiteko beharrezkoa da nazioarteko erabakiak hartzea.

Balkhash aintzirara ur gehien ekartzen duen ibaia Ili izenekoa da, eta Txinako ipar-mendebaldetik dator. Txinako populazioa etengabe hazten ari denez, geroz eta ur gehiago hartzen dute Ili ibaitik, eta, ondorioz, geroz eta gutxiago iristen da Kazakhstango aintzirara.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.