Jupiter eta Saturnoren atmosfera pozoitsua osatzen duten substantziei artsenikoa erantsi zaie. Arizonako unibertsitateko Keith S. Noll eta bere lankideek bi planeta erraldoien atmosferan artsina (ArH3) aurkitu dute. Artsina ez da oso ugaria (0,3-1,1 ppm Jupiterren eta 0,7-2,7 ppm Saturnon), baina kantitate handia da planeten tamaina kontutan hartzen badugu. Artsenikoa izan da planeta horietan aurkitu den zortzigarren elementua, eta astunena gainera (PM = 74,92).