Argazkian azaltzen den irudia arkua duen ehiztari batena izan daiteke eta Iparramerika arktiarrean aurkitu den lehen arte-aztarna da.
Irudia bale orno batean zegoen eta arkeologo frantziar eta kanadarrez osaturiko talde batek Victoria irlaren mendebaldeko kostaldean aurkitu zuen. Indusitako zonaldean Thule zibilizazioa egon zen. Thuleak 1000. urtetik aurrera Iparramerikara hedatu ziren.
Aurkikuntza batzuk baleen irudiak eta buztingintzazko produktuak dira. Leku honetan bale hezur gehiago agertu ez denez, bertako biztanleak foka-ehiztariak zirela pentsatzen da eta egindako irudietan balearekiko zeukaten erlazioa azaltzen zutela ere bai. Irudi hauek 1380 eta 1450. urte-bitartekotzat hartzen dira.
Ikerlari-talde honek aurrera jo du bere ikerketetan Inuit deituriko jendeari antzinako aztarnak nola zaindu irakatsiz; aurkitutako artelan guztiak irlako biztanleen esku utziko bait dira.