Txori-espezie batzuen arrautzak urdinak dira, eta horren zergatia jakin nahi izan dute biologoek. Alegia, jakin nahi izan dute zer adierazten duen kolore horrek. Dirudienez, kolore urdinak amaren antigorputzen kantitatearekin du zerikusia; urdina zenbat eta biziagoa izan, orduan eta antigorputz gehiago ditu arrautzak barruan, eta, beraz, orduan eta aukera gehiago ditu txitak aurrera egiteko.