Armiarmaren moduko robota

Armiarmaren moduko robota. Gas-ihesak detektatzen ditu eta lana pertsonak baino azkarrago egiten omen du.

Armiarma-robota dela esan daiteke Tokyo Gas Co. eta Hitachi etxeek gas-depositoak aztertzeko prestatu dutena. Gas-ihesak detektatzen ditu eta lana pertsonak baino azkarrago egiten omen du. Bentosaz hornitutako bere zortzi hankei esker, minutuko metroa desplaza daiteke. Depositoan soldadurak eta pitzadurak izateko arrisku handiena duten alderdiak arakatzen ditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila