Armaduradun birusa aurkitu dute

Stanford eta Upsala Unibertsitateetako eta Scripps eta Pittsburgh Institutuetako ikertzaileek osatutako nazioarteko taldeak proteinazko armaduraz babestutako birusa aurkitu dute. Hain zuzen, hau da halako egitura ikusten den lehen aldia. HK97 deritzon birus bakteriofagoak baloi bati loturiko isats itxura du: burua 72 proteina-eraztunez osaturik dago, 12 pentagonoz eta 60 hexagonoz. Hauek uztai olinpikoen antzera daude elkarri loturik birusaren ADN molekula inguratuz. Armadurak 20 aldetako futbol-baloia dirudi eta birusa babesteko balio du ziur asko. Ikertzaileek, berriz, nanoteknologian aplikazio interesgarriak izan ditzakeela uste dute, oso egitura egonkorra baita.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila