Arkimedesen hitzak berreskuratzeko aukera

XXII. mendean Konstantinoplan bizi ziren fraideek errezoak non idatzi bila zebiltzala, pergamino zahar bat aurkitu eta bertan idatzitakoa ezabatu zuten. Zoritxarrez pergaminoan Arkimedes matematikariaren 7 tratatu zeuden idatzita. "Arkimedesen Palimpsestoa"

1907. urtean aurkitu zen eta luparen laguntzaz zati batzuk transkribatzea lortu zen. Baina Lehen Mundu Gerratean eskuizkribua desagertu eta 1998. urtera arte ez zen berriz agertu.

Bildumagile batek 2 milioi dolar ordaindu zituen hura eskuratzeagatik. Pergaminoa orain ikertzaileen esku dago eta hauek zelulen egitura aztertzeko mikroskopioak Arkimedesen jatorrizko hitzak irakurtzeko erabiliko dituzte. Laser bidez pergaminoaren barneko geruzetan idatzitakoa azaleratzea lortu dute. Pergaminoa uhin-luzera desberdinez argitu eta hark islatutakoa ordenagailu bidez aztertzen dute.

Dena dela, Arkimedes-en tratatuak aspaldidanik dira ezagunak, X. mendeko beste fraide batzuek transkribatu egin baitzituzten. Jatorrizkoen irakurketa egiteak, beraz, balio arkeologiko eta historikoa du, batez ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila