Arkakusoen kontrakoa

Zakurrak eta katuak dauzkatenentzat berri interesgarria izan daiteke hau. Izan ere, arkakusoen kontrako irtenbide egokia plazaratu du Ciba etxe suitzarrak.

Zakurrak eta katuak dauzkatenentzat berri interesgarria izan daiteke hau. Izan ere, arkakusoen kontrako irtenbide egokia plazaratu du Ciba etxe suitzarrak.

Orain arte erabilitako sistemek, arkakuso helduak hiltzen dituzte, baina arkakusoen arrautzei ez diete erasotzen. Beraz, denboralditxo bat igaro ondoren zakur edo katuarengan arkakusoak berriz ere ugaldu egiten dira.

Ciba etxearen sistemaz ordea, arkakusoak antzutu egiten dira. Hilean behin zakurrak edo katuak ahotik substantzia berri bat hartzen du eta odolean zehar gorputz guztira banatzen da. Gero arkakusoak odola zurgatzen duenean, substantzia hori arrautzetara pasatu eta dena antzutzen da.

Fabrikatzaileak dioenez, aste batzuen buruan zakur eta katuen parasitoak erabat deusezten dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila