Argiena eta argitsuena

Argitzen lehena da eta, aidanean, diztiratsuenetakoa ere bai. Artizarraren inguruan datu bilketan aritu den Magallaes-en radarrak bildu duen informazioak Artizarrak igortzen duen argi misteriotsuari buruzko argibideak emango dituelakoan daude ikerlariak. NASAk burutu duen azken ikerketa-proiektu honen buletan, Magallaes-en radarrak oso irudi bitxiak plazaratu ditu.

Itxura guztien arabera, metalez osaturiko geruza mehe batek estaltzen ditu Artizarreko mediak. Radarrak bidali dituen irudietan argia isladatzen duen “zerbait” ageri zen

Artizarraren inguruan dauden hodei trinkoak gainditu ostean, azaleraren azterketa xehetua egin ahal izan du. Itxura guztien arabera, metalez osaturiko geruza mehe batek estaltzen ditu Artizarreko mediak. Radarrak bidali dituen irudietan argia isladatzen duen “zerbait” ageri zen. Izotza badirudi ere, aukera hau erabat baztertu behar dela diote ikerlariek, Artizarraren atmosfera beroegia delako. Argi misteriotsuaren fenomenoa azaltzeko, toki menditsuetan atzeman diren gas-hodeiak ere oso kontuan izan behar dira. Era honetako hodei trinkoek, izan ere, sumendiak “lanean” ari direla salatzen dute.

Massachusetts-eko Teknologia Institutuko ikerlariek diotenez, Magallaes-en radarrak jaso dituen diztirak “eroen urrea” edo pirita asko duen geruza batek sortu ditu. Washingtongo Unibertsitateko ikerlarien ustez, ordea, pirita ezezik, sumendiek sorrarazten dituzten gasek ere zerikusi handia dute radarrak jasotako irudietan azaltzen diren islada horietan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila