Argia materia bihurtzen da


1930.eko hamarkadan landutako teoria elektrodinamiko kuantikoak dioenez, energia handiko argi-partikula edo fotoi bi aski dira elektroi/positroi bikotea (hau da, materia) sortzeko. Dena dela, orain arte laborategian fotoiaren energia behar adinako mailara igotzeko aukerarik egon ez delako, horrelako saiakuntzarik ez da egin.

Laser-izpiko fotoiek talka egiten dute argiaren abiaduraren inguruan dabiltzan elektroien kontra. Fotoi hauen energia 1.012 aldiz handiagoa da eta laser-izpira bueltatuta beste fotoi batzuekin talka egin eta materia sortzen dute.

Orain, ordea, Estatu Batuetako Stanford Linear Accelerator Center (Slac) zentroan saiakuntza batean bi fotoien arteko talka egin dute. Intentsitate handiko laserraren fotoiak argiaren abiaduraren inguruan dabiltzan elektroi-sortara gidatzen dira. Fotoiak horrela desbideratu egiten dira eta beren energia 1.012 aldiz handiagoa izatea lortzen da. 5 GeV-eko energia lortzen dute, baina maila hori ez da aski materia sortzeko. Horregatik Slac zentroko taldeak fotoi hauek laserraren fluxura errebote egin eta desbideratu gabeko izpiko fotoiei eragitera bultzatu dituzte. Talkan elektroi/positroi bikotea sorrarazteko adina energia askatzen da.

Saiakuntza honek elektrodinamika kuantikoaren iragarpenak baieztatu egin ditu eta gugandik urrun neutroi-izarren gainazalean fotoiak eremu elektromagnetikoak azeleratzen dituenean zer gertatzen den jakiteko ere balio du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila