Argentinako inurriak musker adarduna desagertzea ekar lezake

Musker adardunaren (Phynosoma familiakoa) habitat naturalak AEBetako mendebaldeko kostaldea eta Mexiko dira. Gogokoen duen platera inurriak dira, baina ez pentsa parean jartzen zaion edozein inurri jaten duenik. Mokofin samarra da, eta etxeko inurriak baino ez ditu atsegin.

Horregatik, inurri horien eskasia dagoenean, musker adardunaren populazioa asko jaisten da. Hori gertatzen da, adibidez, Argentinako inurriak muskerrak bizi diren inguruak kolonizatzen dituenean. Argentinako inurria (Linepithema humile) espezie inbaditzailea da, eta horren izurriek Kaliforniako eta inguruko uztak hondatzen dituzte. Superkoloniak eratu eta espezie natiboak gainditu eta eliminatu egiten dituzte.

Azken hiru urteetan, Kaliforniako Unibertsitateko Andrew Suarez biologoa eta beste hainbat zientzialari Kaliforniako hegoaldeko hainbat lekutako musker adardunen zentsua egiten aritu dira. Azaldu dutenez, Argentinako inurriak soilik dauden inguruetan musker jaioberriek pisua galtzen dute eta, oso denbora gutxira, hil egiten dira. Musker helduak ere, inurri horiek soilik dauden lurraldera eramanez gero, apurka-apurka makaldu eta, azkenean, hil egiten dira.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.