Argazki-kamera numerikoak garatzen ari direlarik, inprimagailuak fabrikatzen dituzten etxeak bereizmen handiko aparatuak eskaintzen hasi dira. Gehienetan sublimazio termikoz funtzionatzen dute. Argazkiak diseinu bereziko orrietan, orri arruntetan edo itsasgarrietan inprima daitezke. 16,7 milioi koloreko aukera dago horretarako.