Argazki-kamera numerikoa

Karrete eta pelikularik gabeko kamerak fabrikatzeko lehian Nikon etxea da protagonista oraingoan.

Argazki-kamerak egiten dituzten etxe nagusiak jo eta ke ari dira karrete eta pelikularik gabeko kamerak fabrikatu nahian. Oraingoan Nikon etxearen txanda da, “Cool Pix 300” eta “Cool Pix 100” makina numeriko berriak plazaratu dituelako. “Cool Pix 300” makinak flasha eta 65-131 irudi gordetzeko memoria ditu. Irudien bereizmena 640 x 480 pixelekoa da eta 16 milioi koloreko aukera du. Mikroa eta bozgorailua dituelako, hitzez egindako oharrak ere jasotzen ditu.

Makinak atzean 6,35 cm-ko diagonaleko kristal likidozko pantailatxoa du koloretan, bertan argazkiak ikusi ahal izateko eta haririk gabeko eztentxo batez oharrak hartu ahal izateko. Makinatik irudiak Mac edo PC ordenadorera pasatu nahi dituztenentzat audio- eta bideo-konektoreak ditu.

“Cool Pix 100” eredua bestea baino merkeagoa eta apalagoa da. Izan ere, honek 87.500 pezeta (3.500 libera) eta hark 175.000 pezeta (700 libera) balio ditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila