Arazo gehiago hegazti migratzaileek

Lurreko hainbat estatutan telebistarako komunikaziorako dorreak gero eta ugariagoak dira. Estatu Batuetan 60 metrotik gorako 45.000 dorre dituzte (badira 400 metrokoak ere). Migratzen ari diren hegaztiek dorre horietako argirantz joateko joera dute eta asko dorrea jota hiltzen dira. Batez ere gauez eta laino itxia dagoenean hiltzen da hegazti gehien. Urtean 4 eta 40 milioi hegazti bitartean hiltzen da.

Arrantza eta Basabizitzarako Zerbitzukoen esanetan, horri aurre egiteko dorreen altuera mugatzea beharrezkoa da, eusteko kablerik ez jartzea eta maiztasun aldakorrarekin piztu eta itzaltzen diren argiak jartzea. Bestetik, hegaztiak zer argi-motak erakartzen dituen aztertzea ere oso baliagarria litzatekeela diote.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila