Aparatu balioanitza

Aparatu txikia da eta "Galeo 2000" du izena. Telefonoa, faxa, fotokopiagailua eta erantzungailu automatikoa da aldi berean. Edozein bulego edo etxetan jartzeko da aproposa eta funtzionamendu aldetik baditu berezitasunak.

Orain arte telefono-linea telefono-deia aIa faxa jasotzeko erabili da. Izan ere faxa jasotzeko funtzio hori teklaren bidez "aukeratu" egin behar izaten da. Beraz, linea telefonorako aukeratuta badago faxik ezin da jaso, eta alderantziz, faxerako aukeratua badago ez dago telefono-deirik jasotzerik. Horregatik, leku askotan bi linea (bakoitzak bere zenbakia duelarik) ipini dituzte; telefono-deietarako bata eta faxerako bestea.

Telefonoa, faxa, fotokopiagailua eta erantzungailu automatikoa da aldi berean.

Frantziako Telecom enpresak asmatu duen "Gaieo 2000" aparatuak ordea, linea bakarraren bidez konpontzen du arazoa. Izan ere, aparatuak igarri egiten dio deia telefonoz hitz egitekoa den aIa faxa den, eta automatikoki aukeratzen du funtzio egokia.

Tamainaz txikia da (98 x 260 x 240 mm) eta oso arina (2,3 kilo); beraz, edozein tokitara eramateko aproposa. Bere ahalmena ordea, handia da. Hamar zenbakiko memoria du, soinua ozenagotzeko aukera, hitz egitean eskuak libre edukitzeko prestatua dago, etab.

Faxa ere badu eta hamazortzi segundo ingurutan bidaltzen du. Bost orriko kargagailua eta 30 metro luzeko paper termikozko erroilua ditu eta fotokopiagailu gisa ere funtzionatzen du. Horrez gain "Galeo 2000" aparatuak erantzungailu numeriko automatikoa du eta urrutitik telefonoz kontsulta daitezke erantzungailuko mezuak. Deia erantzungailurako aIa faxerako den ere, automatikoki bereizten du aparatuak. 90.000 pezeta edo 4.000 libera inguru balio du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila