Antidepresibo azkarragoak

Depresioa ohiko gaixotasuna da gure gizartean, eta antidepresibo ugari badaude ere, oraindik ez da lortu depresio kronikoa sendatzea. Antidepresiboek, gainera, oso geldi eragiten dute; izan ere, bi edo hiru asteko tratamendua behar da gaixoak hobekuntzaren bat nabaritzeko.

Hori dela eta, Leioako Farmazia Fakultatean antidepresibo azkarragoak lortzeko ahaleginetan ari dira. Horretarako, ohiko substantzia antidepresiboei beste konposatu batzuk gehitzen zaizkie. Konposatu horiek ez dira antidepresiboak, bizkortzaileak baizik, eta, horien bidez, antidepresiboek lehenbailehen eragitea lortu nahi da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila