Antena eramangarria

Business Assistance Plus etxeak GMS irrati telefonoarentzat aurkeztu duen antena telefonoa bera bezain eramangarria da.

Business Assistance Plus etxeak GMS irrati-telefonoarentzat antena eramangarria (Patch Antenna izenekoa) aurkeztu du. Telefonoa automobilaren barruan erabiltzen denean komunikazioa hobetzeko da. Antena leihoan efektu elektrostatikoz kokatzen da. Beraz, ez du itsasgarririk edo bentosarik behar horretarako. Horregatik telefonoa bera bezain eramangarria da antena. Antenari esker 6 dB irabazten dira eta erabiltzailea elkarrizketan ari denean etenak eta parasitoak saihesten dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila