Animalien gorpuak Ebola infekzioaren iturri

Hildako animaliak lagungarri izan daitezke Ebola birusaren agerraldiez ohartzeko. Afrikan egindako ikerketa baten arabera, berriki izan diren hainbat agerraldi gaitzak animalia asko hil ondoren gertatu ziren.

Ikertzaileek eta herrietako biztanleek herrien inguruetan animalien gorpu asko aurkitu zituzten, eta Ebola birusarekin infektatuta zeudela ikusi zuten. Birusen azterketa genetikoa egin dutenean, azken urteetan egon diren bost agerraldiak birusaren bost barietate ezberdinek sortu dituztela aurkitu dute. Horrek izugarri zailtzen du agerraldi berrien aurreikuspenak egitea.

Analisi genetikoaren bidez, birusaren agerraldi bakoitzaren jarraipena egin dute animalietatik lehenengo giza biktimaraino. Dirudienez, ehiztariek animalien gorpuak ukitu eta gero zabaldu zen birusa gizakien artean. Animalien hilkortasun handia oharpen moduan erabil daitekeela uste dute, prebentzio- eta kontrol-neurriak hartzeko baliagarria izan daiteke eta.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila