Amorruaren aurkako lehen txertoa

"Rhône-Mérieux" izeneko laborategi frantsesak amorruaren aurkako lehen txertoa lortu berri du. Txerto honen bidez, basa animaliak amorruaren aurka txertatzea espero da.

Osasunerako Munduko Erakundeak dioenez, urtero amorruak 25.000 heriotz eragiten omen ditu. Beraz, arazoa ez da txantxetakoa.

Aspaldidanik ikerlariak amorruari aurka egiten saiatu dira. Horretarako amorruaren birus motelduak erabiltzea komeni zela pentsatu izan da, baina, egindako saiakuntzetan, birus moteldu hau batzuetan patogeno bihurtu dela ikusi izan da.

Nola gainditu arazoa?

Irtenbideetako bat hauxe da: amorruaren birusaren zati inmunizatzailea besterik ez erabiltzea. Zati honen izena glikoproteina da eta birusaren azalean dago. Gero, substantzia honi kaltegarri ez den birus bat erantsi behar zaio (birus hauei "pox-birus" deritze).

Sistema honetan oinarritu dira hasieran aipaturiko laborategi frantziarrak. Lortutako produktua, amorruaren birusaren eta kalterik gabeko birus baten arteko konbinazioa da.

Txerto hau 1984. urtean lortu zen, baina orain arte bere eraginkortasuna eta egonkortasuna frogatzen aritu dira. Froga guztiak gainditu ondoren, merkatuan salgai dago jadanik. Gainera oso merkea denez, animalia asko txerta daiteke.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.