Aluminiozko pila berria

Aluminioz egindako pila berri bat hasiko dira aurki komertzializatzen EEBBtan. Pila aluminiozko anodo batez eta gatz-disoluzio batean murgildutako aire-katodo batez osatuta dago. Aluminio/oxigeno erreakzioak pila alkalino arruntak baino hiru aldiz energia gehiago sortzen du.

Hauetako hamar bateria erabiltzen dituen hiru gurpileko automobil elektrikoa martxan jarri da, pila hauen iraupena oso luzea da, bi tabako-paketetxoen tamaina duen pila batek 24 orduko iraupena du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila