Algak elkarlanean, uste baino lehenago

Algak elkarlanean, uste baino lehenago
2009/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: M. Herron)

Alga fosiletan Volvox multzoen eta beste alga-espezie batzuen arteko desberdintasun genetikoak aztertuta, Arizonako Unibertsitateko ikertzaile batzuek ondorioztatu dute Volvox alga-multzoko algak orain arte uste zuten baino askoz lehenago hasi zirela elkarlanean.

Alga-multzo horietan biltzen diren alga zelulabakarrak bizidun zelulaniztun bat balira bezala aritzen dira: batzuk ugaltzeaz arduratzen dira, beste batzuk flageloak eratzeko elkartzen dira eta abar, baina, berez, zelula bakoitza banako independente bat da.

Aspalditik ari dira zientzialariak jakin nahian noiz hasi ziren alga horiek elkarlanean, eta, horretarako, algen arteko gene-desberdintasunak aztertzen. Izan ere, gene jakin batek espezie batetik bestera dituen desberdintasunak erabil daitezke espezie horiek elkarrengandik noiz berezi ziren zehazteko.

1970eko hamarkadan egindako ikerketek iradokitzen zuten orain dela 50-75 milioi urte elkartu zirela lehenengoz. Baina ikerketan gene bakarra alderatu zuten fosil-multzo bakarrean. Orain, Arizonako taldeak azterketa sakonagoa egin du, zenbait gene aztertu dituzte 30 espezietan, eta kalkulatu dute orain dela 200 milioi urte sortu zutela gaur egun ezagutzen dugun aliantza.

1
252
2009
4
020
Botanika; Eboluzioa
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila