Alfa, Beta, Gamma eta Delta: SARS-CoV-2aren aldaerentzako izen berriak

alfa-beta-gamma-eta-delta-sars-cov-2aren-aldaerent
Arg. Pixabay

Osasunaren Mundu Erakundeak SARS-CoV-2aren aldaera genetikoak izendatzeko letra greziarrak erabiliko ditu aurrerantzean: alfa, beta, gamma eta delta. Orain arte izendatu dira aldaera bakoitzaren lehenengo kasuak detektatutako herrialdeen izenaz (Indiakoa, britaniarra, Hegoafrikakoa...), baina estigmatizazioak sahiestea garrantzitsua dela iritzita, adituen batzorde bat osatu du OMEk: COVID-19an, komunikazioan eta nomenklatura biriko eta mikrobiologikoan adituak diren ikertzaileen artean erabaki dute izendapen berria.

Hemendik aurrera, azaldutako ordenaren araberako letraz izendatzea proposatu dute: aldaera britaniarra, zientifikoki B 1.17 izenekoa, Alfa izango da publiko orokorrarentzat; hegoafrikarra (B.1.351), Beta; brasildarra (P.1), Gamma; eta indiarra (B.1.617.2), Delta.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila