Geophysical Research Letters aldizkarian argitaratu duten ikerketa baten arabera, Alaskako ipar-ekialdeko kostan, higaduraren efektua azkartu egin da. Alaskako bertako ikertzaileek airetik ateratako argazki zaharrak erabilita kalkula daiteke zenbatekoa izan den higadura. Kalkulu horien arabera, azken 52 urteetan bikoiztu egin da higatze-abiadura. Ikertzaileek esan dute kostaren sedimentuei izotzak bakarrik eusten diela itsatsita, eta horregatik direla hain sentikorrak klima-aldaketarekiko.