Airetan enbalatua

Batetik bestera objektu hauskorrak seguru garraiatu behar direnerako, PVC materialez egindako Air Box izeneko enbalajea oso egokia da.

Batetik bestera objektu hauskorrak seguru garraiatu behar direnerako, PVC materialez egindako Air Box izeneko enbalajea oso egokia da. Enbalajea ponpa txiki batez puzten da, eta ponparik ezean, ahoaz putz eginda. Airea, enbalajeak dituen bi mintzen artean kokatzen da eta multzoak koltxoi pneumatiko gisa jokatzen du, garraiatu nahi den objektua babestuz.

Garraiatutako objektua berreskuratzeko, aski da estalkiari zulo txiki bat egitea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila