Agur, Baikonur

Adostasunik ezean, hiru urte barru sobietarren jaurtiketagune ezagunena itxi egingo da. Baikonur 1955. urtean jarri zen martxan, artean Sobietar Batasuna bizirik zenean. Bertatik jaurti dira sobietarren gidatutako hegaldi guztiak eta hainbat eta hainbat zunda eta satelite.

1994. urtean, urteko 132 milioi euroren truke, Kasakhstan-ek eta Errusiak 20 urterako hitzarmena sinatu zuten, Errusiak jaurtiketagunea erabiltzen segitzeko. Baina 1999. urtean, bi proton-kohetek izandako istripuen karira istiluak sortu ziren. Kasakhstan-ek halako koheteak hilabete batzuetan ez jaurtitzeko eskatu zuen eta Errusiak bere askatasuna mehatxatuta ikusi zuen. Geroztik, kosmodromo berria aukeratu dute eta 2005erako jarduera guztiak bertatik egin nahi dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila