Agerian jarri dute energia-konpainia handien zuriketa berdea

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

agerian-utzi-dute-energia-konpainia-handien-zurike
Ezkerrean, energia berdearen aldeko promesak eta adierazpenak. Eskuinean, ekintzak Arg. LI et al./PLOS ONE/CC-BY 4.0

Japoniako Unibertsitatean egindako ikerketa batek agerian utzi du BP, Chevron, ExxonMobil eta Shell konpainien hitzak eta ekintzak ez direla bat etorri. Hain zuzen, azken 12 urteotan, energia berdera trantsizioa egiteko asmoa adierazi dute konpainiek; asmo horiek, ordea, ez dira gauzatu.

Ikerketa PNAS aldizkarian argitatatu da, eta, haren arabera, 1965etik lau konpainia horiek atmosferara isurtzen den karbono dioxidoaren % 10aren arduradunak dira. 2009-2020 txosten korporatiboetan, nagusi dira klima, trantsizio eta karbono-isurien murrizketarekin lotutako hitz gakoak. Alabaina, finantza-datuek erakusten dute ez dutela energia garbietan inbertitu, eta haien negozioak erregai fosilen mendekoak direla.

Horrenbestez, ikertzaileek ondorioztatu dute energia garbirako trantsizioa ez dela gertatzen ari, hitzez kontrakoa dioten arren.

 
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila