AEBetako arrantza, mehatxupean

Arrantza arautzeko politika okerraren erruz, hainbat espezie galzorian daudela adierazi dute ikertzaile estatubatuarrek. Gaur egungo arauekin, arrantzaleek arrain zaharrenak eta handienak arrantzatzera jotzen dute. Horrek, ordea, ondorio kaltegarriak ditu.

Arrain zaharrak ezinbestekoak dira arrain-populazioentzat. Arrain gazteek baino askoz hobeto zaintzen dituzte larbak. Gainera, zaharrek hazitako larbak handiagoak izaten dira. Hori dela eta, orain arte egin den arrantzak kalte larriak eragin ditu zenbait populaziotan, eta ikertzaileak beldur dira kalteak ezingo direla konpondu.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.