AccessPc MS-DOS fitxategiak Macintosh-en

Insignia Solutions konpainiak AccessPc erreminta eskaintzen du MS-DOS fitxategien gestiorako Macintosh-etan.

Insignia Solutions konpainiak (MS-DOS/MAC ordenadoreen bateragarritasun-arazoak konpontzen aditua da) AccessPc erreminta eskaintzen du MS-DOS fitxategien gestiorako Macintosh-etan. Erreminta honen bidez, Macintosh-en Finder-etik egin daitezkeen funtzio guztiak aplika dakizkieke MS-DOS diskoei: hasieratu, kopiatu, bikoiztu, fitxategiak edo direktorioak borratu, etab.

MS-DOS disket bat baino gehiago ikusteko aukera ematen du. Batetik bestera informazioa kopiatu, MS-DOS fitxategiei Macintosh-ek erabiltzen dituen ikonoak asignatu eta Macintosh aplikazioak exekuta ditzake MS-DOS fitxategian bitan sakatuz

.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila