Ford eta Fiat automobil-etxe ezagunak automobilentzako transmisio berri bat aurkeztear daude; abiadura-aldaketa tradizionala, eskuzkoa zein automatikoa, ordezka dezakeena.
Transmisio berria, ziklomotore automatikoetan erabilitako sistema batean oinarritzen da. Bi diskoz osaturik dago. Batek bere diametroa indar zentrifugoaren arabera aldatzen du eta honela desbiderkatze-erlazio finala zerotik infinituraino aldatzen du praktikoki. Transmisioa altzairuzko xaflatxoz egindako uhal baten bidez egiten da. Uhal honek 1,6 l zilindradako eta 12,5 kg. m-ko momentua duen motoreetan erabiltzeko balio du gehienez.
Transmisio-sistema honen abantailarik nabariena sinpletasuna eta pieza kopuru txikiagoaren beharra da. Gainera, transmisio honen kontsumoa eskuzkoarenaren parekoa da. Gidatzea leunagoa da. Hala ere, automobilak dituen prestazioak pixka bat moteltzen dira.