Irrati-astronomia eta medikuntza-tomografiako X izpien ezagutzaz baliatuz, 3 dimentsioko irudiak lenterik erabili gabe eratzen dituen kamera eraiki dute. Lenterik behar ez duenez, sortzen den sistema optikoak eremu-sakontasun infinitua du, eta beraz, objektua beti fokatuta agertuko da.
Lenteen ordez hainbat ispilu eta banatzaile erabiltzen ditu eta "erretratu-sekuentzia" biltzen du objektuak mantso-mantso kamera aurrean biratzen duen artean. Kamerak informazioa irrati-teleskopio baten antzera biltzen du eta datu bidimentsionalak prozesatu ondoren hiru dimentsioko irudia eratzen du.
Argazki arruntak egin ordez, irudiak ordenadore edo errealitate birtualeko ingurunean ikusi behar dira.