Michigango Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, 20-25 urte inguruan hasten gara memoria galtzen. Gainera, galtze horren abiadura konstantea da, nahiz eta zahartzaroan azkarragoa dela pentsatu. Zahartzarora iristen garenerako, memoria apurka-apurka ahulduz joan da; horregatik, ahalmen kognitiboen galera gero eta nabarmenagoa da, eta guri memoria azkarrago galtzen dugula iruditzen zaigu. Hala ere, bizitzako esperientziek eta ezaguera orokorrak memoriaren galera konpentsa dezakete. Horrela, bada, jakituriaren adinera 50 urte inguruan heltzen garela diote adituek.