Lurrean bizi diren espezieen kopurua etengabe murrizten ari dela eta, gainbehera galarazteko asmoz eta ikerketa bultzatzeko asmoz jarri dute martxan proposamen hau.
Biodibertsitateari loturiko esparru guztietako ikertzaileen artean informazio-trukea indartu nahi da urte honekin. Izan ere, 1,75 milioi espezie deskribatu diren arren, beste 10 ikertzeke daudela uste da. Ez dakigu nola dauden banatuta espezieen % 99, ez eta iraungitze-arriskuan dauden ere. Espezie bakoitzak ekosistemen berriztapenean duen eginkizuna ere zehaztu gabe dago. Proiektuaren sustatzaileek biodibertsitatea ikertzea bultzatu nahi dute. Abenduan ikusiko da zer ematen duen horrek.