100.000 atun markatzeko proiektua

AZTI Fundazioko ikertzaileak Indiako Ozeanoan 100.000 atun inguru markatzeko proiektuan ari dira lanean, beste hainbat herrialdetako ikertzaileekin batera. Proiektuaren helburua atunen migrazioak aztertzea da, eta, horretarako, zunda bereziak sartzen dizkiete atunei, benetako ordenagailu txikiak.

Indiako Ozeanoko atun-espezie tropikal ohikoak aztertzen ari dira: hegats horia, zerrutxoa eta moja. Izan ere, atun tropikalak dira egun kontserban saltzen diren atunik ohikoenak. Lehenengo kanpainak hilabete iraun du, baina bizpahiru urte emango dituzte itsasora atera eta atunak markatzen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila