10 milioi espezie ezezagun itsas hondoetan

Argazkian ikusten den animaliatxo ikusgarri hori udaberrian aurkitu zuen Nautile itsazontzi frantziarrak Ozeano Barearen Ekialdeko dortsalaren inguruan.

Oraindik izendatu gabeko espezie berri baten ordezkari bakar horri buruzko informazio gutxi dago. Polinoideen familiakoa dela, haragijalea dela eta beste espeziekiko independente bizi delada orain arte jakin dena. Baina itsas hondoak aztertzen dabiltzan ikertzaileentzat aurkikuntza hori ez da hain harrigarria.

10 milioi espezie ezezagun inguru bizi omen dira ur haietan, ikertzaileen kalkuluen arabera. Itsas hondoek 307 milioi kilometro karratu, hau da, Lurraren azaleraren erdia baino gehiago, betetzen dute; batezbeste 2 ¾C-ko tenperatura eta lurrazalekoa baino 250 aldiz handiagoa den presioa jasaten duen espezie ezezagunez beteriko mundu hotz eta iluna.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila