Ikerketa berri baten arabera, leheneratze ekologikoak ez du berreskuratzen degradatutako ekosistemen bioaniztasun eta funtzionaltasun osoa. Ikerbasqueko David Moreno-Mateok BC3 zentroan zuzendu duen lantaldeak 3.035 lursail aztertu ditu. Ikertzaileek egiaztatu dute leheneratutako ekosistemetan landareen eta animalien erdiak daudela eta, horrez gain, karbono- eta nitrogeno-zikloak ere ez direla kaltetu aurreko egoerara itzultzen.
Ekosistemen leheneratzeetan, landare-espezieak berreskuratzeaz gain, organismoen arteko interakzioak ere leheneratu behar dira, eta, kasu askotan, mendeak beharko dira zenbait espezie edo interakzio berreskuratzeko. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute ikerketa.
Elhuyarrek garatutako teknologia